Arruan-Haundi baserri zaharberritua da eta haren esentzia ez da galdu, horren adierazgarri dira fatxadetako harrizko hormak eta baserriaren barruko zurezko egiturak. Historiaren ondare, Lasturko bailaran dago gure baserria, mendien artean eta itsasotik ez oso urrun.
Kokapena: kostaldetik (Deba, Mutriku) 6 km ingurura menditik joanez gero (kostara arte bidea seinalez adierazita dago).
Euskal Herriko kostaldearen gune geografikoan dago: Donostiatik, Bilbotik eta Gasteiztik 50 kilometro ingurura.
Baserriko jarduera nagusia nekazaritza eta abeltzaintza ekologikoa dira eta abere autoktonoak edo antzinako arrazatakoak berreskuratzen saiatzen gara. Horrez gain, baratzea, nekazalturismoa eta energia berriztagarrien instalazioak ere baditugu. Hori guztia bere osotasunean zabal-zabalik dago gurera etortzen direnek eta, batez ere, haurrek ikusi eta goza dezaten.
Nekazalturismoa: baserriaren ondoan bi etxetxo ditugu, zurezko fatxada dutenak. Osorik alokatzen dira eta irisgarritasun-zigilua dute.
Atsegin handiz erakutsiko dizkizuegu inguruan ditugun mendi-bideak eta paraje ederrak. Etorri Lastur bailarara eta gozatu euskal herrian beste inon aurkituko ez duzuen bene-benetako bizimodu eta inguruez.